XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pazko-irurreneko Eukaristia nagusia da eta or ospatzen dugu Kristoren nekaldi salbagarriaren, illen artetik piztearen eta zeruratze miragarriaren oroigarria (oroipen eta presentzia), Aren azken etorrera itxaroten dugun bitartean.
Meza-liburuak zati bakoitzari ezarri dizkion oarpenak gaiaz aberatsak eta orientagarriak dira (ikus 8, 22, 38... zz.).
Batzar-buruak berak egitea da bidezkoa, batzar bakoitzari egokituz bear denean.
Beste oarpenak monitoreak egiten ditu eta beti bezala laburrak eta argiak izatea komeni da.
Pazko-igandea, Pazko-aldiko igandeak eta urtean zearreko igandeakPazko-igandea Jaunaren piztueraren egun santua da, orregatik kristauok urteko igande bakoitzean jai egiten dugu eta areago Pazko-urtemuga den igande onetan.
Liturgiarentzat igande ori urteko igandeen artean leen igandea da, urteroko Pazkoaren igandea, jaien jaia.
Igande onetako Eukaristiak egiazki nagusiak, elkartean eta jai-giroan ospatuak izatea komeni da, nolabait Pazko-gaubeillako Mezaren antzekoak, kristau askok ez bait dute Gau santuko ospakizun orretan parteartzen.
Pazko-aldiko igandeak ez dira Pazko-ondorengo igande, baizik-eta
Pazko-aldiko 8 igande ditugu, beraz, jai-giro eta batasun aundiaz ospatu bear direnak
Urtean zearreko beste igandeetan, aste bakoitzaren leen egunean, kristauok apostoluengandiko tradizioari jarraituz, asteroko Pazkoa ospatzen dugu.